Ekonomia -

Mobilizazioak

Lanuzte eguna sektore publikoan, murrizketen aurka

LABek bi orduko lanuzteak deitu ditu EAEn; eta ELAk, LABek eta CCOOk greba orokorra Nafarroan.

Nafarroako hezkuntzaren sektorean hilaren 22an egindako protestetako bat. EITB
Nafarroako hezkuntzaren sektorean hilaren 22an egindako protestetako bat. EITB
Nafarroako hezkuntzaren sektorean hilaren 22an egindako protestetako bat. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko eta Nafarroako sektore publikoko langileak mobilizazioak egitera deituta daude gaur murrizketen aurka.

Hain zuzen ere, EAEn, LAB sindikatuak bi orduko lanuzteak deitu ditu, 11:00etatik 13:00etara. Gainera, goizean elkarretaratzeak egingo ditu, eta arratsaldean manifestazioak.

Hasieran, ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek 24 orduko greba deitu zuten gaurko, baina ondoren ELAk eta EILASek bertan behera utzi zuten, eta LABek eta ESK-k bi orduko lanuztera murriztu zuten deialdia.

ELAk eta EILASek "borroka eta mobilizazio" eguna deitu dute gaurko, baina ez dute lanuzterik egingo.

Nafarroan, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek 24 orduko greba deitu dute sektore publikoan. Horri, gainera, LAB, EILAS, CCOO, AFAPNA, ANPE, CSIF, ELA eta UGT sindikatuek hezkuntzaren sektorean deitutako greba gehitu behar zaio. Hezkuntzako hirugarren greba eguna izango da, hilaren 22an eta 29an egindakoen ostean.

Protesta eguneko ekitaldi nagusia manifestazio bateratu bat izango da. 12:00etan abiatuko da, Iruñeko autobus geltoki zaharretik, eta Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean bukatuko du ibilbidea.

10:00etan, elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat herritan, hala nola Burlatan, Atarrabian, Huarten, Antsoainen, Zizurren, Tafallan, Lizarran eta Altsasuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea