Ekonomia -

Lanuztea sektore publikoan

Gobernuak 'normaltasuna' azpimarratu du; eta sindikatuek, 'arrakasta'

LABek esan du 4.000 pertsonak baino gehiagok hartu dutela parte. Nafarroan, berriz, CCOOk bat egin du ELA eta LABen deialdiarekin, eta eskerrak eman dituzte herritarrek agertutako elkartasunagatik.

Sektore publikoko langileek bi orduko lanuztea egin dute 11:00etatik 13:00etara. Efe.
Lanuztea sektore publikoan | Sindikatuek: 'Arrakasta' izan da
Sindikatuek sektore publikoko murrizketen kontra egin dute protesta

02:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzaren arabera, LABek ostegunerako deitutako bi orduko lanuzteak langile publikoen % 1ek bakarrik jarraitu du, eta, ondorioz, goiza "normaltasun osoz" igaro da.

Funtzio Publikoaren datuen harian, 11:00ak eta 13:00ak artean egindako lanuzteak eragin txikia izan du: Administrazio Nagusian % 3,93k jarraitu dute, Hezkuntzan % 2,16k, Justizian % 0,73k, eta lanekoetan, % 0,51ek.

LABek esan du 4.000 pertsonak baino gehiagok hartu dutela parte, eta balorazio positiboa egin du.

LAB, gusturaLAB sindikatua gustura agertu da lanuzteak izandako erantzunarekin, nahiz eta Gobernua "oztopoak" jartzen saiatu den, eta ELAk eta STEE-EILASek deialdia bertan behera utzi zuten. Hori egiteko "arrazoiak" ulertzen ez dituztela azpimarratu dute LABeko kideek.

Sindikatuak bi orduko lanuztea deitu du, 11:00ak eta 13:00ak artean, Euskadiko sektore publiko osoan. Horrekin batera, zenbait mobilizazio egin dituzte; Bilbokoa, 'Zerbitzu publikoak, unibertsalak eta doanekoak. Subiranotasun politikoa eta ekonomikoa' lelopean.

NafarroanAdministrazio publikoan eta Hezkuntzan egin dituzte lanuzteak, eta, sindikatuek mobilizazioak babestu eta Nafarroako Gobernuari murrizketak ez aplikatzeko eta lanposturik ez deusezteko eskatu diote.

Sektore publikoko lanuztea CCOOk, ELAk eta LABek deitu dute, eta Hezkuntzakoa, aldiz, LABek STEE-EILASek, ANPEk, CSIFek, ELAk eta UGTk.

Javier Ibañez CCOOko kidearen hitzetan, "oso pozik gaude greba orokorrak izandako arrakastarekin, hezkuntza eta administrazioan, batez ere". Herritarrek agertutako babesa ere eskertu dute.

Nafarroako Gobernuak esan duenez, grebak %30,09 jarraipena izan du hezkuntza arloan, datuen % 100 kontatu ostean. Hezkuntza kontuan hartu gabe, greba arlo publikoko langileen % 7,4k egin dute gaueko eta goizeko txandetan.

Bizkaia

Biilboko manifestazioan, Igor Izagirre ELAko idazkari nagusiak zerbitzu publikoek  sistemari egiten ari zaien erasoa nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea