Ekonomia -
Murrizketak
Patxi Lopez: 'Hezkuntza murrizten duen herriak ez du etorkizunik'
Lehendakariaren arabera, Euskadik duen "benetako errekurtso naturala elkarlanean eta I+G+Bn oinarritzen da".
Erredakzioa
Hezkuntzan, ikerketan, berrikuntzan eta antzerako esparruetan murrizketak egitea "etorkizunari uko egiten dion herrialdea" sortzea dakarrela esan du Patxi Lopez lehendakariak Mendaron, Gipuzkoan.
Adierazpenok Createch Medical enpresaren egoitza berriaren inaugurazioan egin ditu Patxi Lopezek. Createch Medical liderra da osasunean aplikatutako teknologia aeronautikoaren alorrean. Inaugurazio-ekitaldian izan dira, lehendakariarekin batera, Bernabe Unda Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko ordezkariak, besteak beste.
Patxi Lopezek Euskadiren "benetazko baliabide naturala, elkarlanean eta I+G+Bn" oinarritzen dela esan du eta, hori dela eta, autonomia erkidego honek hezkuntzan, ikerketan eta berrikuntzan inbertitzeko "apustu sendoa" egin duela esan du eta "mantendu" egingo duela.
Euskal "modeloa"
"Arlo hauetan murrizketak egitea bere etorkizunari uko egingo dion herrialdea finkatzea da", azpimarratu du Patxi Lopezek. Euskal "modeloa" Espainiako Gobernuak arlo horietan egingo dituen murrizketekin ez datorrela bat errepikatu du.