Ekonomia -

Energia

Espainiako Gobernua argindarraren prezio arautua kalkulatzeko sistema berri bat prestatzen ari da

Espainiako Gobernuaren kalkuluen arabera, formula berri horrek tarifaren aldakortasuna heren bat murriztuko luke. Azaroaren 7ra arte ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da.

Artxiboko irudia: EITB Media
Artxiboko irudia: EITB Media
Artxiboko irudia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua sistema berri bat prestatzen ari da argiaren tarifa arautua kalkulatzeko. Erabiltzaile ahulenek eta familia ugariek dute tarifa hori gehienbat. Xedea azken hilabeteetan izandako igoerak saihestea da.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak jakitera eman duenez, Espainiako Gobernuak, egun jakin bati erreferentzia egingo dion prezio bat finkatu beharrean, hiru denbora-erreferentzia ezberdin hartzea nahi du: bata hilekoa, bestea hiruhilekoa eta bestea urteko batez bestekoa.

Erreferentzia horiek modu desberdinean neurtuko dira (% 10 hilekoa, % 36 hiruhilekoa eta % 54 urtekoa) batez bestekoak kalkulatzeko; horrela, urteko batez bestekoak pisu handiagoa izango du, eta horri esker, egonkortasuna emango zaio prezioari, eta horren gorabeherak leundu egingo dira.

Espainiako Gobernuaren kalkuluen arabera, formula berri horrek tarifaren aldakortasuna heren bat murriztuko luke. Azaroaren 7ra arte ekarpenak egiteko epea zabalik egongo da.

Horrela, prezio merkeenaren eta garestienaren arteko aldea % 27ra iristen da orain egunean zehar; sistema berriarekin, ehuneko hori % 17ra jaitsiko litzateke, eta hileko aldea, berriz, egungo % 23tik % 16ra.

Tarifa arautua, herrialdeko kontsumitzaileen % 35ek (bederatzi milioi) ordaintzen dutena, Argindarraren Merkatu Iberikoan (MIBEL) erregistratzen diren eguneroko prezioen arabera indexatuta dago, eta, horren ondorioz, kontsumitzaileek gorabehera posibleen eraginpean daude, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik gertatu den bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Elektrizitatea