Ekonomia -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Trans eta Abortuaren legeak, bilkura Legebiltzarrean eta Literaturako Nobel Saria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Trans eta Abortuaren legeak Kongresuan: Trans Legea eta Abortuaren Legea Kongresuan aztergai izango dituzte, PPk eta Voxek aurkeztutako emendakinen ondorioz. Saioa 09:00etan hasiko da.

Osoko bilkura Legebiltzarrean: 09:30etik aurrera, ohiko Osoko Bilkura hartuko du Eusko Legebiltzarrak. Eztabaidagai izango dituzten gaien artean, Elkarrekin Podemos-IUk sexu eskubideen inguruan aurkeztutako ekimen legegile bat eta EH Bilduk garraio publikoaren doakotasunaren inguruan aurkeztutako beste bat daude. Saio osoa eskainiko du eitb.eus atariak zuzenean.

Literaturako Nobel Saria: Suediako Akademiak gaur jakinaraziko du Literaturako Nobel Saria 2022 nork jasoko duen. Akademiako ordezkariek 13:00etan egingo duten agerraldian esango dute saridunaren izena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Diputatuen Kongresua Eusko Legebiltzarra bideoak Nobel sariak Gizartea bideoak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Senatua albisteak