Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Obama: 'Europako krisia AEBetan itzala egiten hasi da'
Azaldu duenez, enpresa estatubatuarrek 4,3 milioi enplegu sortu dituzte azken 27 hilabeteotan, baina lan merkatuaren bilakaera oraindik motela da.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak azaldu duenez, Europako krisi ekonomikoa "itzala egiten hasi da" estatuan, eta oraindik ez da nahi bezalako erritmoan hazten ari, langabezia maila maiatzean igo zela jakin ostean, lehenengo aldiz hamaika hilabetetan.
"Ekonomia berriro ere hazten ari da, baina ez gustatuko litzaigukeen bezala", esan du Obamak, Golden Valleyn, Minesotan, egindako ekitaldian.
Enpresa estatubatuarrek 4,3 milioi enplegu sortu dituzte azken 27 hilabeteotan, nabarmendu du presidenteak. Halere, lan merkatuaren susperraldia, maiatzeko langabezia datuak ikusita, oraindik motela dela adierazi du.
"Europako ekonomian krisia dugu, eta eragina izaten ari da mundo osoan, gugan ere itzala egiten hasi da", azaldu du Obamak.