Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Muñoz ELAko idazkaritzarako hautagaia izango da berriro

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan ELAko idazkari nagusiak esan duenez, "datorrena oso gogorra izango da, egun icebergaren tontorra bakarrik ez dugu ikusten".

Txiki Muñoz Radio Euskadin izan da larunbat honetan. Argazkia: EITB
Txiki Muñoz Radio Euskadin izan da larunbat honetan. Argazkia: EITB
Txiki Muñoz Radio Euskadin izan da larunbat honetan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak iragarri duenez, idazkaritzarako hautagaia izango da berriro 2013ko urtarrilean sindikatu honek egingo duen kongresuan.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Muñozek azaldu duenez, "langabezia, pobrezia eta bazterketa areagotuko da, gero eta enplegu gutxiago izango da eta hau behin-behinekoa izango da". "Datorrena oso gogorra izango da, egun icebergaren tontorra bakarrik ez baitugu ikusten".

Muñozen arabera, "ezinezkoa da doitasuna eta hazkundea aldi berean sustatzea". Halaber, murrizketek "langabezia areagotu eta diru-bilketa murriztu" dutela salatu du. "Gizartea gero eta pobreago egiteko egiten dute lan", kritikatu du. Honen aurrean, "antolatzea eta kalera irtetzea besterik ez zaigu geratzen".

"Lotsabako hauekin alderatuta, jende zintzo kopuru handiagoa dago espetxean eta gaizto hauek kartzelan amaitzea espero dut", esan du Muñozek. Gainera, azken finantza-erreforma salatu du, "bankaren zulo beltza murrizketa sozialekin ordainduko dugulako". "Finantza botereari guztia eman diote", nabarmendu du.

Hori dela eta, egoerari aurre egiteko "plan desberdin bat" eskatu die alderdiei. "Lehendakariak sozialdemokrataren mozorroa jantzi du, hauteskundeak direla eta, komeni zaiolako", azpimarratu du. "Akordioa apurtu dute lotsagarria zelako batera hauteskundeetan aurkeztea baina alderdi honek denetarik egin dezake", iragarri du.

LAB alderdi buruz

LAB alderdiarekin "hitz egiten jarraituko dugu, egun dugun harremana hobetzeko tarterik dagoen ezagutzeko". "Arazoak sakonki aztertu behar ditugu, politika arloan ditugun iritzi kontrajarriak ditugulako", esan du ELAko buruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea