Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera, iraileko KPIa eta Urkullu-Escriva batzarra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera: Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiak biltzen dituen foroa gaur bilduko da Gasteizen. Ogasunek aurtengorako dituzten diru bilketaren zenbatekoa zehaztuko dute, eta 2023rako aurreikuspenak finkatu.
- Iraileko KPIa: Espainiako Estatistika Institutuak (INE) irailari dagokion kontsumorako prezioen behin betiko indizea jakinarazi du. KPI aurreratua hilabete amaieran ezagutarazi zuten, eta horren arabera, inflazioa % 9an kokatu zen, bigarren hilabetez jarraian jaitsita.
- Lehendakariaren eta Escriva ministroaren arteko bilera: Iñigo Urkullu lehendakariak Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa hartuko du Ajuria Enean, buruzagi sozialistak Gasteizera egin behar duten bisita bat baliatuta.