Ekonomia -

Protesta

Ehunka euskal pentsiodun joan dira Madrilgo manifestazioan parte hartzera

Pentsioak urteko KPI pilatuaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa batezbesteko soldataren % 60koa izatea eskatzen dute.

Pentsiodunen manifestazioa, Madrilen. Argazkia: Efe
Pentsiodunen manifestazioa, Madrilen. Argazkia: Efe
Pentsiodunen manifestazioa, Madrilen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko hainbat erkidegotako pentsiodun mugimenduek manifestazioa egin dute Madrilen pentsioak urteko KPI pilatuaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa batezbesteko soldataren % 60koa izatea eskatzeko.

Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua dago protesta deitu dutenen artean, eta bertatik 500dik gora pentsiodun joan dira manifestazioan parte hartzera.

Gaurkoa atariko manifestazioa izan da, azaroan herrietara zabalduko duten mobilizazio orokor baterako lehenengo pausoa.

Aipatu aldarrikapenez gain, Gizarte Segurantzaren kontu ikuskaritza egitea nahi dute, eta "Pentsioen Sistema Publikoaren pribatizazioa" errefusatzen dute.

Gogorarazi dutenez, gainera, pentsiodunek % 3ko erosteko-ahalmena galdu zuten 2021ean, eta galera bikoitza izaten ari dira 2022an.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
KPI berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Madril Manifestazioak Pentsioak