Ekonomia -

ARRANTZA

Kantauri itsasoan eta Atlantikoan harrapatzen den legatz kuota biderkatu egingo da aurten

Hala iragarri du Luis Planas Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak. 2022rako, hasiera batean aurreikusitako 4.900 tonatik 9.200 tonaraino igotzea erabaki du Europak.

Hainbat arrantzontzi Hondarribiko portuan. EFEren artxiboko argazkia
Hainbat arrantzontzi Hondarribiko portuan. EFEren artxiboko argazkia
Hainbat arrantzontzi Hondarribiko portuan. EFEren artxiboko argazkia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantauri itsasoan eta Atlantikoan harrapatzen den legatz kuota aurten biderkatu egingo dela iragarri du astelehen honetan Luis Planas, Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak; izan ere, Bruselak, hasiera batean aurreikusitako 4.900 tonatik 9.200 tonaraino igotzea erabaki du.

"Gaurko eguna egun berezia da. Hegoaldeko legatzaren Espainiarako kuota erabilgarria handitzea onartuko da, iazko abenduan onartutako 4.899 tonatik 9.201 tonara, hau da, % 84ko igoeratik gora", adierazi du Planasek Luxenburgon egin den Europar Batasuneko (EB) Nekazaritza eta Arrantza ministroen bilerara iritsi denean.

Aurten, itsas eremu horietarako 4.899 tonako muga jarri zuen Europar Batasunak, baina Planasek azaldu du kopurua behar beste datu zientifikorik gabe finkatu zuela: "Datu zientifikoek, txostenek, arrazoia eman digute eta, horregatik, gaur egun zabaltzeko erabakia hartzen dela iragarri dezakegu", azaldu du.

Orain, kuota 9.200 tonaraino igotzea erabaki du Bruselak, eta igoera horrek, batez ere, Kantauri itsasoko eta Cadizeko Golkoko arrantzaleei egingo die mesede. Azpimarratu duenez, gainera, hegoaldeko legatza "merkatuaren barruan gehien baloratzen den espezieetako bat" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Arrantza kanpaina azken ordukoa Euskadiko kostaldea albisteak