Ekonomia -
Finantzen gaineko azterketa
Portugalek 'troika'ren azken azterketaren emaitza jasoko du
Gobernuak azken hilabeteetan ezarritako doikuntzak aztertzen egon da 'troika'. Litekeena da azterketaren emaitza aldekoa izatea eta Portugalek beste 4.000 milioi euro jasotzea.
Erredakzioa
Europar Batasunak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatutako 'troika'k Portugalgo finantzen gainean egindako azken azterketaren emaitza jakitera emango du astelehen honetan.
Gobernuak azken hilabeteetan ezarritako doikuntzak aztertzen egon da 'troika'. Duela hilabete 78.000 milioi euroko erreskatea eman ostean, litekeena da biharko azterketaren emaitza aldekoa ere izatea, eta hitzartutako beste 4.000 milioi euroko diru-laguntzari oniritzia ematea.
Pedro Passos Coelho Portugalgo lehen ministroak azpimarratu duenez, "ez dugu denbora ezta diru gehiago eskatuko". Dirudienez, hitz hauek inbertitzaileak, analistak eta kalifikazio agentziak baretu dituzte, baina ez dituzte zalantza guztiak argitu.
Bitartean, eguneroko bizitzan herritarrengan eragina duten murrizketa zorrotzak ezarri badituzte ere, gizarte mailan ez da aparteko istilurik izan, eta, gainera, alderdi nagusien artean batasuna da nagusi. Horrek presioa arintzen lagundu du.
Moody´s kalifikazio agentziak ere Portugalgok emandako azken urratsei oniritzia eman die, kredituaren itxaropenen gaineko azken txostenak arabera, "2012ko lehen hiruhilekoaren estatistiketan oinarrituta, baikortasuna antzeman daitekeelako".