Ekonomia -
Administrazioa
Nafarroako Gobernuak baso-suhiltzaileen 137 lanpostu finko egiteko deialdiak argitaratu ditu
Foru Gobernuak nabarmendu duenez, 137 plazak baso suteak itzaltzen dituzten suhiltzaileei dagozkie. Horrek esan nahi du lanpostuen % 70 plaza finko bihurtuko direla.
Agentziak | EITB Media
Nafarroako Aldizkari Ofizialak baso-suhiltzaileen 137 plaza finko egiteko deialdiak argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Merezimendu-lehiaketa bidez beteko dira behin-behinekotasuna murrizteko prozesuaren barruan. Gainera, 17 lanpostu gehiago argitaratu dira.
Suhiltzaileei dagozkien artean honako lanpostu hauek daude: 87 peoi laguntzaile, 50 gidari laguntzaile, 15 erdi mailako tituludun eta 2 mediku.
Foru Gobernuak nabarmendu duenez, 137 plazak udako eta neguko kanpainetan baso suteak itzaltzen dituzten suhiltzaileei dagozkie. Horrek esan nahi du lanpostuen % 70 plaza finko bihurtuko direla lehen aldiz. Historikoki, aldi baterako egoeran egon dira.
Deialdiok behin-behinekotasuna murrizteko hasitako prozesuaren parte dira. Foru Gobernuak aldi baterako 3.626 lanpostu finko bihurtu nahi ditu. Prozedura hori 1.013 lanpostutarako jarri da abian (% 28).