Ekonomia -
Espainiako Bankuko datuak
Krisia hasi zenetik maila baxuenera jaitsi da familien zorra
Hipoteken zorra % 2,2 jaitsi da apirilean urtez urteko datuen arabera; etxebizitzen zorraren % 77,1.
Erredakzioa
Espainiako familien zorra % 3,6 jaitsi da urtez urteko datuen arabera eta 855.840 milioi euroan dago. 2007ko irailetik, hau da, "subprime edo arrisku handiko hipoteken krisiak" eztanda egin zuenetik, zifra baxuena da Espainiako Bankuko datuen arabera.
Familien zorpetzea gutxituz joan da krisia hasi zenetik, eta aberastasun garbia (hau da, dituzten maileguen eta aurrezten dutenaren arteko aldea) aldi berean jaisten joan da,
Espainiako Bankuaren 2011 urteko azken datuen arabera, familien aberastasuna % 4,12 jaitsi da, 786.359 milioi euroraino. Era berean, hipoteken zorra % 2,2 jaitsi da apirilean, urtez urteko datuak kontuan hartuta, eta 660.098 milioi euroan kokatu da; familien zorraren % 77,1.
Enpresen zorrari dagokionez, familiena baino pixka bat gutxiago jaitsi da, zehazki % 2,8, eta 1.247 bilioi eurora iritsi da, azken lau urteetako kopururik baxuenera.