Ekonomia -

Estatuko Aldizkari Ofiziala

Eskudiruari ere aplikatuko diote zerga amnistia

Zergadunak diru kopurua kontu batean sartzearekin nahikoa izango du erregularizatzeko eta zerga amnistiaren onura lortzeko.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa Kongresuan. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa Kongresuan. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa Kongresuan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskudirutan ere aplikatuko dute Gobernuak onartutako zerga amnistia, ezkutuko aktiboak erregularizatzeko lege-dekretuak zehazten duenaren arabera. Gaur argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak neurria eta behin betiko testuaren arabera, "eskudirurako, nahikoa izango da 2010eko abenduaren 31a baino lehenagokoa izatea".

Beraz, ez da antzinatasuna erakutsi beharko eta kopuru hori erregularizatzeko, nahikoa izango da kontu batean sartzea zerga amnistiaren onurak lortzeko.

Eskubide edo ondasunak 2010eko abenduaren 31a baino lehenagokoak izan beharko dira, eta eskuratze uneko balioa hartuko da kontuan.

Erregulatutako eskubide edo ondasunen balioari % 10eko zergak ezarri beharko zaizkie deklarazioan, eta, horrekin batera, horiek identifikatzeko datuak aurkeztu beharko dira.

Gobernuaren arabera, 2.500 milioi euro lortuko dituzte era honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea