Ekonomia -

Eustateko datuak

EAEko industria jarduera % 9,1 murriztu da apirilean

Hazkundea izan duen sektore garrantzitsu bakarra elikagaiak, edariak eta tabakoa izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko industria produkzioa % 9,1 murriztu da joan den apirilean 2011ko hil beraren aldean.

Sektoreen arabera, 2012ko apirileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2011koaren aldean. Energia % 14,7 jaitsi da, ekipo-ondasunak % 9,9, bitarteko ondasunak % 8,3 eta kontsumoondasunak % 6,1; azken horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 11,2 eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 4,8 jaitsi ziren.

2012ko martxoaren aldean, ekipo-ondasunak % 0,7 jaitsi dira, bitarteko ondasunak % 2,2 eta kontsumo-ondasunak % 4,7.

Joan den apirilean eta aurreko urteko hil beraren aldean hazkundea izan duen sektore garrantzitsu bakarra elikagaiak, edariak eta tabakoa izan da (% 2,4). Material eta Ekipo elektrikoa sektorean urte arteko % 16,4ko jaitsiera izan zen, kautxu eta plastikoan % 11koa eta garraio materialean % 7,1ekoa.

Lurraldeka, Industria Produkzioaren Indizearen apirileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Bizkaian % 11,5 jaitsi da, Gipuzkoan % 10,7 eta Araban % 1,2.

Euskal Autonomia Erkidegoko industria produkzioa % 9,1 murriztu da joan den apirilean 2011ko hil beraren aldean. Sektoreen arabera, 2012ko apirileko indizearen bilakaerak den-denen jaitsierak erakusten ditu, 2011koaren aldean. Energia % 14,7 jaitsi da, ekipo-ondasunak % 9,9, bitarteko ondasunak % 8,3 eta kontsumoondasunak % 6,1; azken horien barruan, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 11,2 eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 4,8 jaitsi ziren.2012ko martxoaren aldean, ekipo-ondasunak % 0,7 jaitsi dira, bitarteko ondasunak % 2,2 eta kontsumo-ondasunak % 4,7.Joan den apirilean eta aurreko urteko hil beraren aldean hazkundea izan duen sektore garrantzitsu bakarra elikagaiak, edariak eta tabakoa izan da (% 2,4). Material eta Ekipo elektrikoa sektorean urte arteko % 16,4ko jaitsiera izan zen, kautxu eta plastikoan % 11koa eta garraio materialean % 7,1ekoa. Lurraldeka, Industria Produkzioaren Indizearen apirileko urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiruretan: Bizkaian % 11,5 jaitsi da, Gipuzkoan % 10,7 eta Araban % 1,2.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak Industriaren azken ordukoak Euskal Estatistika Erakundea gaur