Ekonomia -
Eskutitz bidez
Langileen defentsan batasun sindikala eskatu die UGTk ELAri eta LABi
Egungo murrizketen eta erreformen testuinguruan mobilizazio bateratuak egitea beharrezkoa dela iritzita, UGTk eskaera egin die euskal sindikatuei.
Erredakzioa
Euskadiko UGT sindikatuak beste euskal sindikatuei, horien artean ELAri eta LABi, langileen defentsan batasun sindikala eskatu die, egungo murrizketen eta erreformen testuinguruan.
Sindikatuko IV. Batzorde Nazionalak proposamena onartu zuen atzo Damaso Casado Euskadiko UGTko idazkari orokorrak azaldu duenaren arabera, egungo testuinguruan "era bateratuan jokatzea beharrezkoa" dela iritzita.
"Batasuna egon ezean, enpresaburuak poz-pozik daude eta sindikatuen arteko zatiketaz aprobetxatzen jarraituko dute, horregatik, ezinbestekoa da batasun sindikala", adierazi du.
Sindikatuaren Batzorde Nazionalak aho batez onartu zuen, Jaurlaritzarekin bat eginez ,osasunean eta hezkuntzan egindako murrizketen aurkako jarrera eta Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegitearen alde azaldu zen.
Halaber, "Jaurlaritzak 2012rako zerbitzu publikoetan egin dituen murrizketa politika" ere salatu du. Rajoyren Gobernuaren murrizketek ekarriko dituzten ondorioez ohartarazi du Casadok, eta, gainera, hitzarmenen luzapena urtebetera jaisteko zuzenketa onartu ostean "erreforma laztu" egiten dela adierazi du.