Ekonomia -

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

Amurrion 60 babes ofizialeko etxebizitza eta Sopelan 24 eraikitzeko lizitazioa atera du Visesak

Lizitazioak esleitu ondoren, lanen ardura hartzen duen enpresak (bat zein bat baino gehiago) 24 hilabeteko epea izango du obrak amaitzeko.

Visesaren promozioa Elgoibarren. Argazkia: Visesa.
Visesaren promozioa Elgoibarren. Argazkia: Visesa.
Visesaren promozioa Elgoibarren. Argazkia: Visesa.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzari atxikitako Visesa sozietate publikoak 10,1 milioi euroko (BEZik gabe) lizitazioa egin du Amurrion (Araba) babes ofizialeko 60 etxebizitza, eta Sopelan (Bizkaia) babestutako beste 24 etxebizitza eraikitzeko.

Lehiaketaren oinarriek jasotzen dituzte, Amurrioko Sapur-1 partzelan, 60 BOE, horien eranskinak eta auzunea eraikitzeko obrak.

Lizitazio bereko bigarren atalean, Sopelan beste 24 BOE eraikitzea aurreikusten da, beren auzunearekin.

Esleitu ondoren, lizitazioa eskuratzen duen enpresak 24 hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko. Obren kargu egin nahi duten enpresek azaroaren 28ra arteko epea dute eskaintzak aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Sopela Bizkaia Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Etxebizitza Aiaraldea