Ekonomia -
AEB
AEBetako Erreserba Federalak interes-tasak beste 0,75 puntu igo ditu
AEBko banku zentralak ekonomialarien aurreikuspenak baieztatu ditu, eta munduko ekonomia handienaren interes ofizialeko tasa % 3,75 eta % 4 arteko tartean kokatu da, 2017tik izan duen mailarik altuenean.
Agentziak | EITB Media
Interes-tasa ofizialak 0,75 puntuko igoera izango duela iragarri du Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federalak, martxotik jarraian izandako seigarren igoera, inflazioa kontrolatzeko saiakera berri batean.
AEBko banku zentralak ekonomialarien aurreikuspenak baieztatu ditu, eta munduko ekonomia handienaren interes ofizialeko tasa % 3,75 eta % 4 arteko tartean kokatu da, 2017tik izan duen mailarik altuenean.
"Inflazioak handia izaten jarraitzen du, pandemiarekin lotutako eskaintza eta eskari desorekak islatuz, energiaren eta elikagaien prezio handiagoekin eta prezio presio zabalekin", adierazi du Erreserba Federalak, eta erantsi du Ukrainako Errusiako gerra inflazioa gorantz bultzatzen ari den faktorea dela.
Halaber, AEBko diru-agintaritzak esan du datozen bileretan interes-tasen igoera berriak aurrera eramatea "egokia" izan daitekeela.