Ekonomia -

67 langile ditu

Iberdrolak Pasaiako zentral termikoa ixteko asmoa du

Enpresak bi arrazoi eman ditu zentrala ixteko: energia eskaera jaitsi dela eta ingurumen arazoak sortzen dituela.

Pasaiako zentral termikoa. Argazkia: EITB
Pasaiako zentral termikoa.
Iberdrolak Pasaiako zentral termikoa itxi egingo du

01:16

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaiako zentral termikoa (Gipuzkoa) ixteko asmoa duela baieztatu du gaur Iberdrolak. Enpresako komunikazio sailetik Oarso Bidasoko Hitza-ri esan diotenez, ixteko proposamena gaur edo bihar aurkeztuko dute Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioan, eta horrek hartu beharko du Iberdrolaren eskaeraren gaineko erabakia.

Enpresako iturrietatik esan dute erabaki hori bost edo sei hilabete barru emango dutela.

Iberdrolak bi arrazoi eman ditu zentrala ixteko. Batetik energia eskaera jaitsi dela, eta bestetik ingurumen arazoak sortzen dituela. Hala, enpresaren komunikazio sailetik esan dute oraindik ez dakitela zentralarekin harremana duten erakundeekin enpresaren buruek hitz egin duten ala ez.

1967an zabaldu zuten Donibaneko zentrala, energia sortzeko Errusiatik ekarritako ikatza erabiltzen du: Pasaiako portuaren trafikoaren %20 ingurukoa da ikatz horren joan-etorria.

Langileen etorkizuna67 langilek lan egiten dute egun Donibaneko egoitzan. Enpresako komunikazio arduradunek esan dute langile horiei hainbat aukera emango dizkietela. Hala, aurre erretiroak egingo dituztela aurreikusi dute, eta gainontzeko langileei Iberdrolaren beste lantegietan lanean jarraitzeko aukera emango diete.

Santurtziko (Bizkaia) zentral termikoan antzeko prozedura jarraitu dutela nabarmendu dute enpresatik.

Pasaiako zentral termikoa (Gipuzkoa) ixteko asmoa duela baieztatu du gaur Iberdrolak. Enpresako komunikazio sailetik Oarso Bidasoko Hitza-ri esan diotenez, ixteko proposamena gaur edo bihar aurkeztuko dute Espainiako Gobernuaren Industria Ministerioan, eta horrek hartu beharko du Iberdrolaren eskaeraren gaineko erabakia. Enpresako iturrietatik esan dute erabaki hori bost edo sei hilabete barru emango dutela.Iberdrolak bi arrazoi eman ditu zentrala ixteko. Batetik energia eskaera jaitsi dela, eta bestetik ingurumen arazoak sortzen dituela. Hala, enpresaren komunikazio sailetik esan dute oraindik ez dakitela zentralarekin harremana duten erakundeekin enpresaren buruek hitz egin duten ala ez. 1967an zabaldu zuten Donibaneko zentrala, energia sortzeko Errusiatik ekarritako ikatza erabiltzen du: Pasaiako portuaren trafikoaren %20 ingurukoa da ikatz horren joan-etorria.Langileen etorkizuna67 langilek lan egiten dute egun Donibaneko egoitzan. Enpresako komunikazio arduradunek esan dute langile horiei hainbat aukera emango dizkietela. Hala, aurre erretiroak egingo dituztela aurreikusi dute, eta gainontzeko langileei Iberdrolaren beste lantegietan lanean jarraitzeko aukera emango diete.Santurtziko (Bizkaia) zentral termikoan antzeko prozedura jarraitu dutela nabarmendu dute enpresatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur