Ekonomia -

bizitza garestitzearen aurka

Pentsiodunek, sindikatuek eta askotariko eragileek bat egin dute azaroaren 19ko manifestazio deialdiarekin

Azaroaren 19ko manifestazioak 12:00etan abiatuko dira Artiumetik Gasteizen, eta 17:30ean, Iruñeko Baluartetik, Donostiako Boulevard Zumarditik eta Bilboko Jesusen Bihotzetik.

Eskubide Sozialen Kartak iragan ostegunean egindako elkarretaratzea. Argazkia: @EskubideenKarta
Eskubide Sozialen Kartak iragan ostegunean egindako elkarretaratzea. Argazkia: @EskubideenKarta
Eskubide Sozialen Kartak iragan ostegunean egindako elkarretaratzea. Argazkia: @EskubideenKarta

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatu eta eragileek eta beste hainbat kolektibo eta sindikatuk iragarri dutenez, azaroaren 19an Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egingo diren konfluentzia mobilizazioetan bat egingo dute.

Era berean, gaitzetsi dute egungo krisi sistemikoaren aurrean, botere publikoek duten alternatiba izatea "langile klasea pobretzean sakonduz pertsona gutxi batzuek gero eta aberastasun handiagoa metatzea, zerbitzu publikoak murriztea, emakumeak zaintza lan ikusezin aitortu gabekoetara kondenatzea eta planetako ekosistemak eta biodibertsitatea suntsitzea".

Eskubide Sozialen Kartak urrian egin zuen Hego Euskal Herriko hiriburuetan "pobretzearen eta bizitzaren garestitze prozesuaren aurka" manifestatzeko deia, eta deialdi bateratua izango dela berretsi dute orain askotariko gizarte eragileek.

Egungo soldatek eta pentsioek dakarten erosteko ahalmenaren galeraz gain (azpimarratu dutenez, emakumeei bereziki eragiten diena), ohar batean salatu dute gizarteak eskubideen aurrez aurreko erasoa jasaten duela. Horrek, diotenez, etxebizitza eta alokairuen prezio neurrigabea, zerbitzu publikoen okertzea eta oligopolio energetikoen etekinak lehenesten dituen krisi klimatikoa dakartza.

Gainera, aipatu dute "onartezina" dela langileei, pentsiodunei edo gizarte prestazioak jasotzen dituztenei eskubideak murrizten zaizkien bitartean "Ibex 35eko enpresek mozkin markak haustea". Izan ere, "2021ean irabaziak % 83 igo dituzte 2019koen aldean", eta 2022an, krisi energetiko betean, "enpresa horiek mozkinen errekorrak dituzte".

Hori dela eta, gizartea "zatitzeko" asmoaren aurrean, elkarrekin borrokatzeko gonbita bota dute, eta hurrengoak aldarrikatu: gutxienez 1.400 euroko soldata, gutxieneko 1.080 euroko pentsio duinak, soldatetan % 24koa eta pentsioetan % 37koa den genero arrakalarekin amaitzea, arreta eta zaintza zerbitzu soziosanitarioen sare publiko unibertsala eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan gertatzen ari diren murrizketak geldiaraztea.

Hala, EAEko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete egin beharreko guztia egin dezatela zerbitzu publikoak, pentsioak eta soldata duinak bermatzeko; pertsona guztiek, gizon eta emakumeek, pertsona migratu edota arrazializatuek, gazteek edo adinekoek bizi baldintza duinak izan ditzaten.

"Hau ez da manifestazio deialdi soil bat", amaitu dute, "gure aldarrikapen premiazkoenak lortzeko aukera historikoa baizik. Politika publikoen norabidea errotik aldatzeko unea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Bilboko azken albisteak Donostiako azken albisteak Iruñeko argazkiak Nafarroako albisteak Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Eguneko albisteak Protestak gaur Sindikatuak Erretirodunak azken ordukoa Steilas albisteak ESK