Ekonomia -

lana

Espainiako Gobernua Zigor Kodean lan delituak erreformatzeko lanean ari da

Laneko osasunaren eta prebentzioaren arloko estrategia "prestatzen amaitzeko" eskatu die Yolanda Diaz Lan ministroak gizarte eragileei.

Yolanda Diaz, Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Yolanda Diaz, Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Yolanda Diaz, Lan ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Lan eta Justizia Ministerioak, Fiskaltzarekin batera, Zigor Kodean jasotako langileen eskubideen aurkako delituak birformulatzen ari dira, uste baitute lan munduaren egungo errealitateak ez duela "zerikusirik" sortu zirenean zegoenarekin.

Yolanda Diaz Lan ministroak erreforma defendatu du Bilbon emandako prentsaurrekoan, Europako agentziak sustatutako Lan Osasungarriei buruzko Goi bileraren baitan.

Langileen eskubideen aurkako delituak arautzen dituzten Zigor Kodeko 311 artikulutik 318 artikulura bitartekoen idazketa hobetzearen alde agertu da ministroa.

Azaldu duenez, "zehaztugabetasuna" dago aurreikusitako tipo penal batzuetan, eta zenbaitetan "zailtasun handiak" izaten dira "ikerketa egoki bat" burutzeko eta prozesu penal bat behar bezala amaitzeko.

Ministroak gizarte eragileei ere eskatu die "behingoz" gai izan daitezela laneko osasunaren eta prebentzioaren arloan estrategia bat "amaitzeko", elkarrizketa sozialaren esparruan.

Mantendu duenez, "heriotza bakarra nahikoa da" sistema "huts egiten" ari dela pentsarazteko, eta lan instripuei aurre egiteko "tresna guztiak" jartzeko. Espainiako Estatuan 613 pertsona hil dira aurten lan istripuz, Gobernuaren datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Delituak Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Yolanda Diaz