Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Euskaraldia, Kupoa onartzea eta Arte Ederren Museoaren erreforma
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Euskaraldia: Bihar abiatuko da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta gaur arratsaldean, ekitaldiak egingo dira Euskal Herriko hiriburuetan. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da euskararen erabilera sustatzeko ariketa soziala.
- Kupoaren onartzea: Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa bilduko da gaur Madrilen Kupoaren Legea berritzeko. Kupoa Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) ematen dizkion zerbitzuengatik Euskadik egin beharreko ekarpena da, eta hori arautzen duen legea bost urtean behin berritzen da. Hitzordua goizean izango da, 11:00etatik aurrera, Ogasun Ministerioan.
- Arte Ederren Museoaren erreforma: Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko lanei hasiera emateko, ekitaldi ofiziala egingo dute 12:00etan. Norman Fosterrek eta Luis Maria Uriartek diseinatu dute museoaren zabaltzea.