Ekonomia -

Sare sozialak

Erreskatearen inguruko albisteak, eztabaidagai nagusi Twitterren

#rescate y #NoEsUnRescateEsUnSaqueo trending topic dira sare sozialean. Erabiltzaileek Estatuko politiken eta nazioartekoen kontrako iritziak agertu dituzte.

Twiterren kritika gogorrak egin dituzte Espainiako bankuen erreskatearen kontra. EITB.
Twiterren kritika gogorrak egin dituzte Espainiako bankuen erreskatearen kontra. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako bankuen balizko erreskateak eztabaida piztu du Twiterren. Hori dela eta, #rescate 'hashtag'a edo etiketa Espainiako gai nagusien zerrendaren buruan da.

Trending topic edo momentuko gai horrekin batera, zenbai aldarrikapenek ere protagonismoa izan dute; #NoEsUnRescateEsUnSaqueo 'hashtag'a, esaterako.

Twiterreko erabiltzaileek Espainiako bankuaren erreskatearen kontrako protesta egin eta Estatuko eta nazioarteko politiken aurka daudela agertu dute.

Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroen premiazko bileraren ondorioz, #Eurogrupo etiketa ere erabilienen artean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea