Ekonomia -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Osakidetzaren LEParen bigarren faseako azterketen bigarren eguna gaur, BECen

65.000 hautagai lehian asteburu honetan, Osakidetzak eskainitako 1.314 plazetako bat lortzeko. Zelarien, Mantentze-lanetarako Ofizialen eta Zerbitzu Orokorretako Gidari Ofizialen txanda izango da gaur.

Osakidetzaren azken deialdiko azterketa. Artxiboko argazkia: EITB Media
Osakidetzaren azken deialdiko azterketa. Artxiboko argazkia: EITB Media
Osakidetzaren azken deialdiko azterketa. Artxiboko argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018/2019 LEParen bigarren fasearen barruan, 65.029 hautagaik parte hartuko dute asteburu honetan Barakaldoko BECen egiten ari diren azterketetan, Osakidetzak eskainitako 1.314 plazetako bat lortzeko helburuz.

LPEaren lehenengo fasea ekainean egin zuten, eta orain bigarrena abiatu dute. Atzo, Administrari Laguntzailea eta Erizaintzako Laguntzailea kategorietako hautagaiek egin zuten azterketa eta gaur, berriz, Zerbitzuetako Langileei egokituko zaie: Zelariei, Mantentze-lanetarako Ofizialei eta Zerbitzu Orokorretako Gidari Ofizialei.

Atzo bezala, auto-ilara luzeak sortu dira 09:00en aurretik, BECera sartzeko.

2018/2019 LEParen bigarren fase honetan 3.535 plaza guztira eskainiko ditu Osakidetzak.

Atzo, BECaren irekieran, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azpimarratu zuenez, LEP honen helburua "lana egonkortzea da". "Jakin badakigu Osakidetzak duen onena langileak direla, eta haien egoera hobetu eta egonkortu nahi dugu", gaineratu zuen.

Bigarren fase hau 2023ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da, Farmazia Laguntzaileen eta Prebentzio Teknikarien azterketekin.

Azterketa gehienak Gasteizko Elurreta Eraikinean izango dira, eta gainerakoak Barakaldoko BECen. Azterketa praktikoak proba teorikoaren egun berean izango dira, eta egun horretan bertan zehaztuko da azterketa praktikoaren ordua.

Azterketen datak

- Administrari Laguntzailea: 2022ko azaroaren 26a, larunbata. BEC, Barakaldo.

- Administrazio eta kudeaketako goi-mailako teknikaria: 2023ko urtarrilaren 22a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Antolakuntzako goi-mailako Teknikaria: 2023ko urtarrilaren 21a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Ekonomiako goi-mailako Teknikaria: 2023ko urtarrilaren 15a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Elektromedikuntzako Instalazioetako Teknikaria: 2023ko urtarrilaren 28a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Ergonomia eta Psikosoziologiaren Prebentziorako goi-mailako Teknikaria: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Erizaintzako laguntzailea: 2022ko azaroaren 26a, larunbata. BEC, Barakaldo.

- Euskararen Normalkuntzarako goi-mailako Teknikaria: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Alergologiako Medikua: 2022ko abenduaren 3a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Anatomia Patologikoko Medikua: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Kirurgia Orokor eta Digestio-Aparatuko Medikua: 2022ko abenduaren 17a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Aho eta Aurpegi-Masaileko Kirurgiako Medikua: 2022ko abenduaren 3a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Kirurgia Pediatriko Medikua: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Zainketa Aringarrietako Medikua: 2023ko urtarrilaren 14a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Dermatologia, Mediko-Kirurgia eta Benereologiako Medikua: 2022ko abenduaren 3a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Larrialdietako Medikua: 2022ko abenduaren 17a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Endokrinologia eta Nutrizioko Medikua: 2022ko abenduaren 4a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Gaixotasun Infekziosoetako Medikua: 2022ko abenduaren 3a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Epidemiologia Klinikako Medikua: 2022ko abenduaren 3a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Hematologia eta Hemoterapiako Medikua: 2022ko abenduaren 3a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Etxeko Ospitalizaziorako Medikua: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Laneko Medikuntzako Medikua: 2022ko abenduaren 4a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko Medikua: 2022ko abenduaren 4a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Barne Medikuntzako Medikua: 2022ko abenduaren 4a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Medikuntza Nuklearreko Medikua: 2022ko abenduaren 4a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko Medikua: 2022ko abenduaren 4a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Nefrologiako Medikua: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Neumologiako Medikua: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Neurologiako Medikua: 2022ko abenduaren 17a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Obstetrizia eta Ginekologiako Medikua: 2023ko urtarrilaren 14a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Oftalmologiako Medikua: 2022ko abenduaren 17an, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Onkologia Medikoko Medikua: 2023ko urtarrilaren 15a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Otorrinolaringologiako Medikua: 2022ko abenduaren 17a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Ospitaleko Pediatriako Medikua: 2022ko abenduaren 4a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Psikiatriako Medikua: 2022ko abenduaren 3a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Erradiodiagnostikoko Medikua: 2023ko urtarrilaren 15a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Erreumatologiako Medikua: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. GSU-ko Medikua: 2023ko urtarrilaren 15a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Analisi Klinikoetako Mediku Teknikaria: 2022ko abenduaren 17a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Biokimika Klinikoko Mediku Teknikaria: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Inmunologiako Mediku Teknikaria: 2023ko urtarrilaren 14a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Ospitaleko Erradiofisikako Mediku Teknikaria: 2022ko abenduaren 4a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Ospitaleko Farmaziako Teknikaria: 2022ko abenduaren 4a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Esp. Psikologo Kliniko Teknikaria: 2022ko abenduaren 17a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Farmazialari Teknikaria: 2022ko abenduaren 3a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Fak. Odontologo Teknikaria: 2022ko abenduaren 17a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Farmaziako Laguntzailea: 2023ko urtarrilaren 29a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Garraio Sanitarioaren Gidari Ofiziala: 2023ko urtarrilaren 28a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Girotze Instalazioetako Teknikaria: 2023ko urtarrilaren 21a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Goi-mailako informatikaria: 2022ko abenduaren 18a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Goi-mailako ingeniaria: 2013ko urtarrilaren 15a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Informatikako teknikari espezialista: 2023ko urtarrilaren 14a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Ingeniari Teknikoa: 2023ko urtarrilaren 14a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Instalazio Elektrikoetako Teknikaria: 2022ko abenduaren 17a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Justiziako goi-mailako Teknikaria – Letradua: 2023ko urtarrilaren 14a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Larrialdi-ibilgailuetako Gidari Ofiziala: 2023ko urtarrilaren 28a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Mantentze-lanetarako Ofiziala: 2022ko azaroaren 27a, igandea. BEC, Barakaldo.

- Segurtasun eta Higienearen Prebentziorako goi-mailako Teknikaria: 2013ko urtarrilaren 29a, igandea. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Sukaldaria: 2023ko urtarrilaren 28a, larunbata. Elurreta Eraikina (EHU), Gasteiz.

- Zelaria: 2022ko azaroaren 27a, igandea. BEC, Barakaldo.

- Zerbitzuetako langilea: 2022ko azaroaren 26a, larunbata. BEC, Barakaldo.

- Zerbitzu Orokorretako Gidari Ofiziala: 2022ko azaroaren 27a, igandea. BEC, Barakaldo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Barakaldo EAE albisteak BEC argazkiak Lana albisteak Funtzionarioak argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Lan-eskaintzak gaur