Ekonomia -
Espainiako bankuen erreskatea
AEBek Espainiako bankuen erreskatea txalotu dute
Halaber, Espainiako Gobernuak hartutako erabakiari "Europako bazkideek emandako babesagatik" zoriondu du Timothy Geithner AEBetako Altxor idazkariak.
Erredakzioa
Finantza-sistema birkapitalizatzeko Espainiak Europar Batasunari egindako diru-laguntzaren eskaera txalotu du larunbat honetan Timothy Geithner AEBetako Altxor idazkariak. "Espainiak erabakitakoa eta Europako bazkideek hori babestuz erakutsitako konpromisoa txalotu nahi dugu", esan du Geithnerrek ohar baten bidez.
"Neurri hau garrantzitsua da Espainiaren osasunerako eta euroaren egonkortzerako urrats zehatza eta funtsezkoa da", azpimarratu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea