Ekonomia -
IZENDAPENA
Anton Arriola, Kutxabankeko presidente berria
Orain arte BBK Fundazioaren patronatuko kide izan denak Gregorio Villalabeitiaren tokia hartuko du.
EITB Media
Aurreikuspenak bete dira, eta Kutxabankeko Administrazio Kontseiluak aho batez izendatu du Anton Arriola bankuko presidente, Gregorio Villalabeitiaren ordez.
2014. urtearen amaieratik egon da azken hori buruzagi karguan, sei urtez presidente izan zen Mario Fernandezen lekukoa hartu zuenetik hain zuzen ere.
Kontseilariei beraien konfiantza eskertu ondotik, Kutxabankek etorkizun oparoa izan dezan talde osoaren "gaitasunean" eta "konpromisoan" konfiantza duela azpimarratu du. Halaber, Kutxabankek Euskadin errotuta jarraitzeko bankuak duen konpromisoa utxabankek Euskadin errotuta jarraitzeko eta bere berezitasuna gordetzeko bankuak duen konpromisoa nabarmendu du.
Anton Arriola (Durango, 1967) lizentziaduna da Zientzia Ekonomikoetan Deustuko Unibertsitatean, eta ibilbide luzea du finantzen sektorean. Goi-karguduna izan da Goldman Sachs inbertsio bankuan, eta besteak beste Milanen, New Yorken eta Londresen egin du lan.
2019an, BBK Fundazioaren patronatuko kide izendatu zuten.
Idazlea ere bada; izan ere, sei liburu idatzi ditu, tartean, Jose Maria Ryan ETAk hildako Lemoizko ingeniariari buruzkoa.