Ekonomia -

inflazioa

Euroguneko urte arteko inflazioa sei hamarren jaitsi da azaroan, % 10eraino

Azpiko inflazioa, bestalde, % 5ean mantendu da.

Urte arteko inflazioa sei dezima jaitsi da azaroan. Argazkia: EITB Media
Urte arteko inflazioa sei dezima jaitsi da azaroan. Argazkia: EITB Media
Urte arteko inflazioa sei dezima jaitsi da azaroan. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euroguneko urte arteko inflazioa sei hamarren jaitsi da azaroan (% 10eraino), aurreko hilean izandako % 10,6arekin alderatuta, Eurostatek gaur argitaratutako aurretiazko datuaren arabera. Espainiako estatua da inflazio txikiena duen moneta komuneko bazkidea, Eurostatek euroguneko herrialdeetako datuak konparagarriak izateko erabiltzen duen KPI harmonizatuaren tasa kontuan hartuta; % 6,6koa izan da inflazioa.

Gauzak horrela, 2021eko ekainetik euroguneko urte arteko inflazioak izan duen lehen jaitsiera izan da; % 1,9koa izan zen orduan. Geroztik, goranzko joera hartu du, inoiz ikusi gabeko zifrak gaindituz, bi digitu izatera iritsi arte.

Bestalde, azpiko inflazioa, produktu energetikoak, elikagaiak, tabakoa eta edariak alde batera uzten dituena, % 5ean mantendu da azaroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Espainia bideoak KPI Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak