Ekonomia -
Krisia
S&P agentziak Espainiaren nota berehala jaisteari uko egin dio
Kalifikazio agentziak esan duenez, Europari laguntza eskatzeko Gobernuaren erabakiak finantza sektorea onbideratzeko ez ditu berehalako ondorioak izango Espainiako zorraren kalifikazioan.
Erredakzioa
Standard & Poor's kalifikazio agentziak esan duenez, Europari laguntza eskatzeko Gobernuaren erabakiak finantza sektorea onbideratzeko ez ditu berehalako ondorioak izango Espainiako zorraren kalifikazioan.
Espainiak guztira 100.000 milioi euroko laguntza jasoko badu herrialdearen zor garbia BPGren % 80 baino gehiago igoko litzateke 2012-2014 urteen artean. Halaber, kopuru hori Estatuaren defizita izatera pasatuko dela adierazi du.
Finantza Egonkortzeko Europako Mekanismoaren mailegua 100.000 milioi baino gehiagokoa bada, Espainiari kapitalen merkatuetara duen sarbidea mugatzeko aukera egongo litzateke.