Ekonomia -

Arrisku-saria

Espainiako hamar urterako bonuen interes tasak % 6,72ra igo dira

Hamar urterako Espainiako bonuengatik ordaintzen den interes-tasak errekorra gainditu du eta % 6,72ra igo da.

Arrisku-sariaren argibide-taula. EFE
Arrisku-sariaren argibide-taula. EFE
Arrisku-sariaren argibide-taula. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inbertitzaileei eskainitako Espainiako hamar urterako bonuen arrisku-saria 524,80 puntutan kokatu da saioa ireki denean, % 6,72ko errentagarritasunarekin.

Era honetan, hamar urterako bonuengatik ordaintzen den interes-tasa % 6,72ra igo da, atzo, % 6,71rekin, euroa sortu zenetik errekor berria gainditu ostean.

Igandean egingo diren Greziako hauteskundeen emaitzek herrialdea eurotik ateratzera behartuko ote duten beldurrak batetik, eta Espainiako finantza sektoreari Europak emandako maileguaren inguruko zehaztasun ezak bestetik, dira larritasun hauen sorburu.

Inflazioa % 1,9n dago

Inflazioa bi hamarren jaitsi da maiatzean urtez urteko datuak kontuan hartuta  eta % 1,9n dago. Apirilean izan ezik, sei hilabetez beherantz egin du tasak KPI kontsumoko prezioen indizeak adierazi duenez.

Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu ditu datuak. Jaitsiera, batik bat, erregaien prezioen beherakadak bultzatu du, baita alkoholik gabeko edarien eta jakien prezioen beherakadak ere.

Bestalde, kontsumoko prezioen indizea hamarren bat jaitsi da aurreko hilarekin alderatuta.

Arrautzak, orain urtebete baino % 18,3 garestiago

Lehengo urtearekin alderatuta gehien garestitu diren produktuak hauek izan dira: arrautzak, % 18,3; hiri barruko garraio publikoa, % 9,4; berogailua eta ur hornidura, % 9,2 eta tabakoa % 8.

Bestalde, prezioen urtez urteko jaitsiera nabarmenenak hauek izan dira: patatak % 15,2; sendagaiak % 6,3; jolaserako objektuak % 4,4 eta komunikazioak % 3,8.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea