Ekonomia -

Euskadin

Bitartekaritza zerbitzuak bi kaleratze galarazi ditu azken hilabetean

Egun, 59 kasu ditu esku artean, eta dagoeneko bi kaleratze galarazi ditu: bata Barakaldon eta bestea Tolosan.

Idoia Mendia eta Mario Fernandez. Argazkia: EITB.
Idoia Mendia eta Mario Fernandez. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak kaleratzeak saihesteko martxan jarritako bitartekaritza zerbitzuak 364 dei jaso ditu, 107 elkarrizketa egin ditu, eta 59 txosten ireki ditu. Egun, 59 kasu ditu esku artean, eta dagoeneko bi kaleratze galarazi ditu: bata Barakaldon eta bestea Tolosan.

Idoia Mendia Justizia sailburuak balorazio baikoirra egin du, zerbitzua martxan jarri zutenetik 40 egun bete direnean.

Euskadin hipotekak eskaintzeko gaitasuna duten finantza-erakundeek bat egin dute gaur goizean Jaurlaritzak kaleratzeak galarazteko duen bitartekaritza zerbitzuarekin.

Kutxabank izan zen lehena, mailegu gehien dituelako, eta gaur beste 11k bat egin dute zerbitzu horrekin. 40 eguneko ibilbidearen balorazio ona egin du gaur Idoia Mendia Justizia sailburuak.

Hipoteka merkatuaren % 95 osatzen dute, eta bitartekariak izendatzeko edo, proposamen bat jasotzen duten bitartean, prozesuak hilabetez atzeratu edo bertan behera uzteko konpromisoa hartu dute.

Kasurik larrienetan, alokairuzko etxea eskuratzeko lehentasuna emango diete kaltetuei, Mendiak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea