Ekonomia -
Lana
Osakidetzak lan eskaintza publiko berriaren oinarri orokorrak argitaratu ditu
Aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 27an argitaratuko dituzte lan eskaintza horren oinarri zehatzak EAEko Aldizkari Ofizialean.
EITB MEDIA
Osakidetzak dagoeneko argitaratu ditu 2020, 2021, 2022 urteetako eta egonkortze prozesuko lan eskaintza publikoaren oinarri orokorrak. Dokumentu horretan lan eskaintza berriak jarraituko duen bidea azaldu dute. Prozedura bakarrean egingo da, eta 7.639 lanpostu eskainiko ditu.
Oinarri orokorretan, 2020, 2021 eta 2022 urteetan EHAAn argitaratu dituzten eta hutsik geratu diren plazak (hau da, erretiroengatik edo heriotzengatik) azaltzen dira, baita Osakidetzak deitutako 3.919 lanpostu berri ere.
Gainera, behin-behinekotasuna murrizteko Espainiako Gobernuak onartutako berehalako neurrien legea betetze aldera, 3.720 lanpostu berri deituko ditu Osakidetzak, egonkortze prozesuaren testuinguruan.
Bestalde, aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 27an argitaratuko ditu lan eskaintza horren oinarri zehatzak EAEko Aldizkari Ofizialean.