Ekonomia -
Abenduaren 18an
Basarrateko geltokian Bilboko Metroko langile batek jasandako erasoa salatu dute
Langile batzordeak adierazi du nazkatuta daudela etengabe jasotzen dituzten "eraso fisiko eta ahozkoengatik".
eitb media
Metro Bilbaoko enpresa batzordeak langile baten aurkako erasoa salatu du, eta plantillaren eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea eskatu du. Erasoa abenduaren 18an gertatu zen, Basarrateko geltokian.
Batzordeak adierazi du nazkatuta daudela etengabe jasotzen dituzten "eraso fisiko eta ahozkoengatik", eta nabarmendu du jarrera horiek okertzen direla Gabonetan.
Gauzak horrela, elkarretaratzea deitu dute abenduaren 27an, 10:00etan, Basarrateko geltokian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea