Ekonomia -

Polemika

Jaurlaritzak "bere gaiez arduratzea" eskatu dio Bilbaori

Bizkaiko ahaldun nagusiak Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa argitzeko eskatu dio lehendakariari.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, ETBn. EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, ETBn. EITB
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, ETBn. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gasteizko Gobernuaren bideragarritasun "egiaztatua" zalantzan jarri izana leporatu dio Bizkaiko Aldundiari, eta, zentzu horretan, "bere gaiez arduratzeko" dei egin dio Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiari.

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioak egindako elkarrizketan, Mendiak "eginbeharrak egitea" eskatu dio Bilbaori, hau da, "dirua-biltzea eta Bizkaiko lurraldea gobernatzea".

Sailburuaren esanetan, Jaurlaritzako Sail guztiek dagoeneko aztertu dute zerbitzu publikoak ukitu gabe nola aurreztu.

Horren ildotik, Mendiak kritikatu egin du murrizketen ezarpenari buruz Jaurlaritzak eta Mariano Rajoyren Gobernuak egingo duten bilera irailera atzeratu izana: "Komunikazioa ez da Jaurlaritzak nahi bezain bizkorra".

"Beharrezkoa bada", Jaurlaritzak araudi propioak garatuko ditu osasun zerbitzuaren "unibertsaltasuna bermatzeko" eta koordainketa saihesteko. "Horrela, EAEko herritarrek ez dituzte nabarituko Rajoyren Gobernuaren murrizketak", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea