Ekonomia -
Murrizketa Plana
Nokiak 10.000 langile kaleratuko ditu datozen bi urteetan
Kaleratzeak 2013. urtea bukatu aurretik egingo dituzte. Nokiak 130.000 langile ditu mundu osoan.
Erredakzioa
Nokia telefonia enpresak 10.000 lagun kaleratuko ditu datozen bi urteetan, enpresak gaur iragarri duenez. Nokiako egoitza nagusia Finlandiako Espoo hirian dago, baina murrizketek mundu osoko langileei eragingo diete.
Kaleratzeak 2013. urtea bukatu aurretik egingo dituzte. Nokiak 130.000 langile ditu mundu osoan. Murrizketa Plan horren helburu nagusia, "etekinak lortzea" izango da, enpresaren iturriek azaldu dutenez.
Orotara, Nokiak langileen % 7,7 kaleratuko ditu eta Saloko lantegia (Finlandian) itxi egingo du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea