Ekonomia -

Donostian

Lopezek ez du gipuzkoarrak 'aurrerabidetik kanpo uztea' onartuko

"Krisiaren aitzakiarekin" Bildu Donostialdeko Metroaren aurka egotea kritikatu du lehendakariak.

Lehendakaria Altzan. EITB
Lehendakaria Altzan. EITB
Lehendakaria Altzan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak Donostiako Altza auzoko Euskotrenen geltoki berriaren lehen harria jarri du eta 2015. urterako martxan egotea aurreikusi dute.

Lehendakariarekin batera Iñaki Arriola Garraio sailburua eta Ernesto Gasco Garraio sailburuordea egon dira.

Proiektuak auzoko bizilagunen "eskaera zahar" bati erantzuten diola esan du lehendakariak, eta "garraiobide eroso, seguru eta jasangarria" izango dutela gaineratu du.

Bestalde, Bilduri aipamen eginez, Donostialdeko Metroaren eta Gipuzkoarako aurreikusita zeuden beste "proiektu handi" batzuen aurka azaltzea kritikatu du. "Krisiaren aitzakiarekin aberastasuna handitu, lanpostuak sortu eta gipuzkoarren bizimodua ikaragarri hobetuko dituzten proiektuak gelditzen ari dira", salatu du.

Ildo honetan, Patxi Lopez lehendakariak adierazi du ez duela "gipuzkoarrak garapen kolektibotik at" gelditzea utziko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea