Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Greba Iparraldean eta Frantzian, gutxieneko soldata eta Puigdemonten aurkako euroagindua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 31, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Greba Iparraldean eta Frantzian: Emmanuel Macron Frantziako presidentearen pentsioen erreforma Parlamentuan izapidetzen hasi eta biharamunean, sindikatuen bigarren protesta bateratuari aurre egin beharko dio gaur. Gutxienez urtarrilaren 19koa bezain jendetsua izango dela aurreikusten da.
-Gutxieneko soldataren igoera: Sindikatuak eta patronalak bilera batera deitu ditu, gaur, Espainiako Lan Ministerioak, 2023rako lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren inguruan hitz egiteko.
- Puigdemonten aurkako euroagindua: Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur emango du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren eta hainbat kontseilari ohiren aurka emandako euroaginduen nondik norakoak argitzeko helarazitako epai aurreko auzien inguruko epaia, prozesu independentistan izandako inplikazioagatik.