Ekonomia -

Legea aldatzeko eskaera

51.000 sinadura, saltokiek igandeetan eta jaiegunetan ez irekitzeko

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek 51.000 firma aurkeztu dituzte saltokiak igandeetan eta jaiegunetan irekitzea baimentzen duen legea aldatzea eskatzeko.

Saltokiek igandetan eta jaiegunetan ez irekitzeko eskatzeko protesta. Argazkia: EFE
Saltokiek igandetan eta jaiegunetan ez irekitzeko eskatzeko protesta. Argazkia: EFE
Saltokiek igandetan eta jaiegunetan ez irekitzeko eskatzeko protesta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegazioaren aurrean bildu dira eta saltokiak igandeetan eta jaiegunetan irekitzea baimentzen duen legea aldatzea eskatzeko 51.160 sinadura aurkeztu dituzte.

Sindikatuen aburuz, igandeetan eta jaiegunetan irekitzen badute "ez dira etekinak lortuko eta, merkatarien elkarteek adierazi duten bezala, denda askok itxi egin beharko dute".

Bestalde, Euskal Dendak elkarteak merkealdia ekainaren 28ra aurreratzeko eskaeraren alde daudela adierazi du Ziortza Amestoi LAB sindikatuaren merkataritza alorreko arduradunak eta sindikatuen bozeramaileak. Amestoiren esanetan, "langileak eta sindikatuak bezala, iritzi zehatz bat dugu", baina "enpresariek euren onerako merkealdia aurreratu nahi izatea zilegi dela ulertzen dugu".

"Sektorearentzat onak diren erabakiak langileentzat ere onak izango dira", azaldu du eta, hortaz, "proposatzen dutenaren alde egongo ginateke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea