Ekonomia -

2023ko soldatak

Jaurlaritzak % 2,5 igoko die soldata sektore publikoko langileei

"Gutxiegi" zelakoan, EAEko sindikatuek errefusatu egin zuten igoera. Horren harira, Jaurlaritzak gogorarazi du Espainiako Gobernuak Estatuko funtzio publiko osorako ezarritakoa dela, eta beraz, hori dela "legez egin daitekeena".

Igoera funtzionarioei eta langile publikoei eragingo die. Argazkia: EITB Media
Lakua, artxiboko argazki batean.
Igoera funtzionarioei eta langile publikoei eragingo die. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten % 2,5 igoko diete soldata Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) funtzionario eta langile publikoei, Eusko Jaurlaritzak gaur erabaki duenez. 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eman du erabakiaren berri, gobernu bileraren ostean egin ohi duen agerraldian. 

Funtzionarioei ez ezik, erakunde, fundazio eta sozietate publikoetako beharginei ere eragingo die neurriak.

Zupiriak gogorarazi duenez, soldata igoera 2023ko aurrekontu legean jasota dago, eta bere egunean Espainiak Gobernuak Estatuko funtzio publiko osorako ezarritako bera da. "Jaurlaritzak negoziaziorako mahai nagusira eraman zuen proposamena, eta jakina denez, sindikatuek ez zuten ontzat eman, gutxiegi zelakoan. Baina hori da legez ezarrita dagoena eta egin daiteekena", arrazoitu du. 

2023an atzeraeraginez aplikatuko da igoera (urtarrileko kopurua otsaileko nominan jasoko dute langileek). 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Funtzionarioak bideoak KPI Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak Soldatak albisteak gaur