Ekonomia -
Nazioarteko Diru Funtsa
NDFk Espainiaren eta Italiaren zorra erosteko eskatu dio EBZri
Christine Lagarde NDFren zuzendariak uste du euroguneko "tentsioa" eta "estresa" baretuko litzatekeela horrela.
Erredakzioa
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendariak euroguneko ekonomiaren "tentsioa"z eta "estresa"z ohartarazi du eta Espainiaren eta Italiaren zorra erosteko eskatu dio Europako Banku Zentralari (EBZ), egoera baretzeko.
Erreskate funtsak zuzenean bankuak kapitalizatu beharko lituzkeela aldarrikatu du Lagardek, estatuen eskuetatik pasatu gabe, estatuen zorra ez handitzeko. Horixe bera eskatzen du Espainiako Gobernuak.
"Tentsio gehigarria eta estresa ikusten dugu bai bankuetan bai euroguneko estatuen zorrean", adierazi du NDFren zuzendariak Eurotaldearen bileran parte hartu ondoren. "Momentu honetan, Europako moneta sistemaren bideragarritasuna bera ere zalantzan dago", gaineratu du.
Lagardek moneta politika aldatzea eskatu du, baina hori EBZren "ardura" dela gogorarazita.
Gainera, NDFren zuzendariak aurrekontuetako herstura neurriak arintzea eskatu du.
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendariak euroguneko ekonomiaren "tentsioa"z eta "estresa"z ohartarazi du eta Espainiaren eta Italiaren zorra erosteko eskatu dio Europako Banku Zentralari (EBZ), egoera baretzeko.Erreskate funtsak zuzenean bankuak kapitalizatu beharko lituzkeela aldarrikatu du Lagardek, estatuen eskuetatik pasatu gabe, estatuen zorra ez handitzeko. Horixe bera eskatzen du Espainiako Gobernuak."Tentsio gehigarria eta estresa ikusten dugu bai bankuetan bai euroguneko estatuen zorrean", adierazi du NDFren zuzendariak Eurotaldearen bileran parte hartu ondoren. "Momentu honetan, Europako moneta sistemaren bideragarritasuna bera ere zalantzan dago", gaineratu du.Lagardek moneta politika aldatzea eskatu du, baina hori EBZren "ardura" dela gogorarazita.Gainera, NDFren zuzendariak aurrekontuetako herstura neurriak arintzea eskatu du.