Ekonomia -
Datu ofizialak
Lehendakariak bigarren soldata altuena du, Masen atzetik
Erkidegoetako presidenteen batez besteko soldata 76.647 eurokoa da. Mariano Rajoy Gobernuko presidentea 78.185 euro kobratzen ditu urtean.
Erredakzioa
Patxi Lopezek 97.519 euro kobratzen ditu urtean; berea, erkidegoetako presindenteen bigarren soldatarik altuena da, Artur Mas Kataluniako presidentearen atzetik. Masek 122.426 euro kobratzen ditu urtean.
Hirugarren soldatarik altuena Esperanza Aguirre Madrileko presidentea da; urtean, 94.079 euro kobratzen ditu.
Datuak Andaluziako Juntako Ogasun eta Administrazio Publikoen departamentuak eman ditu, 2012ko "goi-karguen soldaten konparaketa" eginda. Hala ere, zerrenda horretan ez dira erkidego guztien datuak agertzen.
Datuen arabera, Artur Masek 122.426 euroko soldata du, Ignacio Diego Kantabriarrarenaren (59.534) bikoitza. Jose Antonio Griñan Andaluziako presidenteak 63.808 euro kobratzen ditu urtean, eta Javier Fernandez Asturisekoak, 63.704 euro.
Batez besteko soldataErkidegoetako presidenteen batez besteko soldata 76.647 eurokoa da. Hori baino gehiago kobratzen dute Jose Antonio Monago Extremadurakoak (81.364) eta Luisa Fernanda Rudik (80.975), Aragoikoak.
Horiek baino soldata txikiagoa du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak (78,185), eta Paulino Rivero Kanarietakoak (77.485).