Ekonomia -

EITB Data

Hamar zuzendaritza-postutik hiru bakarrik betetzen dituzte emakumeek Hego Euskal Herrian

Hala ere, IBEX 35eko konpainietan emakume kopurua nabarmen handitu da 2015 eta 2021 bitartean, % 18tik % 34ra igaro baita.

Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB
Grafikoa: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oraindik ere, hamar zuzendaritza-postutik hiru bakarrik betetzen dituzte emakumeek Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan, EITB Datak egiaztatu duenez. Foru Erkidegoaren kasuan, zuzendaritza-postuen % 35 bakarrik betetzen dituzte emakumeek. EAEn, aldiz, datua zertxobait txikiagoa da: % 34.

Datuok agerian utzi dute, horrenbestez, oraindik desagertu ez den "kristalezko sabaia", andrazkoak zuzendaritzako postuetan edo enpresen administrazio kontseiluetan egotea oztopatzen duena. 

EITB

EITB

Espainiako Estatuan, batez beste, % 35 dira, eta Madril (% 38), Errioxa (% 37), Balear Uharteak (% 37) eta Katalunia (% 36) erdigoetan bakarrik dira gehiago. Hala ere, IBEX 35eko konpainietan emakumeen kopurua nabarmen handitu da 2015 eta 2021a bitartean, % 18tik % 34ra igaro baita.

Europar Batasunean (EB), ere, batez beste, % 35 dira, baina estatu kide batzuetan emakumeen presentzia handiagoa da administrazio kontseiluetan eta konpainien postu garrantzitsuetan. Hala, hamarretik lau dira Eslovenian (% 45,1), Suedian (% 41,8) eta Frantzian (% 40).

Nolanahi ere, lanpostu horietan dauden emakumeen kopurua ez da erdira iristen EBko ezein estatu kidetan. Are gehiago, hamar zuzendaritik bi baino ez dira emakumeak Danimarka, Alemania, Italia, Txekiar Errepublika eta Herbehereetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Enpresaburuak EITB Data