Ekonomia -

Auzitegi Konstituzionala

PSOEk amnistia fiskalaren kontrako helegitea jarri du

Sozialisten arabera, legea "neurrigabea" da eta "iruzurra egin duen kolektibo handi bati egiten dio mesede".

Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EITB
Auzitegi Konstituzionala.
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkariak astelehen honetan Gobernuak onartutako amnistia fiskalaren kontra egin du, horren ustez, sozialki justua ez delako, ekonomikoki eraginkorra ez delako eta moralki ezin delako onartu.

Konstituzio helegitea aurkeztean, Lopezek zergak ordaintzen dituzten herritarrei "mezu mingarria" bidaltzea aurpegiratu dio Gobernuari. "Iruzurra ez da barkatzen, borrokatu egiten da", adierazi du.

Lopezek azaldu duenez, sozialistek Konstituzionalera jo dute funtsen arrazoiengatik, espainiar batzuk kaltetzen dituelako besteen aurrean, eta eragatik, lege-dekretuaren bitartez onartzen badira Parlamentuari zergen inguruan erabakitzeko ahalmena kentzen diolako.

PSOEren arabera, amnistia fiskalak kontu publikoak mantentzeko betebeharra urratzen du eta ez dio jaramon egiten gehien dutenek zerga gehiago ordaintzeko printzipioari.

Iruzurgileen mesederako

Sozialistek uste dute legea "neurrigabea" dela eta "iruzurra egin duen kolektibo handi baten mesederako" onartu dela.

Legearen helburu nagusia "Ogasun publikoari iruzur egin diotenak eta Zerga Administraziko Agentziak atzeman ez dituen iruzurgileak" saritzea dela salatu du PSOEk.

2.500 milioi euro

PPren Gobernuak 2.500 milioi euro jaso nahi ditu ezkutuan dagoen dirua azalarazita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea