Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: SVBren porrota, Haizea Winden zabaltzea eta pentsioen erreforma Espainian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- SVBren porrota: Silicon Valley Banken porrotaren ostean, AEBko bankuak hasi dira errekuperatzen. Bien bitartean, Euriborra, tasa aldakorreko hipotekak kalkulatzeko erabili ohi den indizea, % 3,509ra jaitsi zen atzo (eguneko tasa).
- Haizea Winden zabaltzea: Haizea Wind Group taldeak Bilboko Portuan duen azpiegitura zabaltzeko proiektuaren lehen harria jarriko dute gaur, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusia eta Damaso Quintana Haizea Groupeko presidentea bertan direla.
- Pentsioen erreforma Espainian: UGT eta CCOO sindikatuek gaurko deitu dituzte euren batzorde eta kontseilu konfederala, hurrenez hurren, pentsioen erreformari buruz Espainiako Gobernuak egindako azken proposamena aztertzeko.