Ekonomia -

ENERGIA

EAEn ekoizten den energia elektriko guztiaren % 11,2 berriztagarriekin sortutako da

2011ko datuekin alderatuta, energia eolikoa % 7,1 hazi zen iaz Araban Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hidraulikoa, berriz, % 25,7 jaitsi.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energia berriztagarrien bidez 1.051 gigawatt-ordu argindar ekoitzi ziren iaz Euskal Autonomia Erkidegoan. Sortu zen energia elektriko guztiaren % 11,2 da hori, Espainiako Red Electrica taldeak gaur zabadutako datuen arabera.

Iazko datuen txostena kaleratu du talde horrek. Bertan zehazten denez, 2011ko datuekin alderatuta, energia eolikoa % 7,1 hazi zen iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hidraulikoa, berriz, % 25,7 jaitsi, bereziki urte oso lehorra izan zelako. Orotara, energia ekoizpena % 37,4 handitu zen hiru lurraldeotan, 9.375 gigawatt-ordu sortzeraino.

Argindar eskariak, berriz, behera egin du: 15.232 gigawatt-orduko argindar eskaria izan zen 2022an Euskadin, aurreko urtean baino % 4 gutxiago. Estatu espainiarreko eskari osoaren % 6,1.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Energia berriztagarriak Energia aurreztea Energia gaur