Ekonomia -

Lan gatazka

Justizia Administrazioko letraduek bertan behera utzi dute greba Gobernuarekin akordioa sinatu ostean

Bi hilabete baino gehiago iraun du grebak, eta 5.500 epaiketatik gora geratu dira bertan behera Euskadin; 2.400 Bizkaian, 1.800 baino gehiago Araban eta 1.300etik gora Gipuzkoan.

Letraduen greba. Artxiboko irudia: EFE
Letraduen greba. Artxiboko irudia: EFE
Letratuek greba bertan behera utzi dute, Gobernuarekin akordioa sinatu ostean

0:29

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justizia Administrazioko abokatuen greba-batzordeak bertan behera utzi du urtarrilaren 24an hasitako greba mugagabea, Espainiako Gobernuarekin akordioa adostu ostean. Funtzionario bakoitzarentzat hilean 430-450 euro gordineko soldata-igoera hitzartu dute.

Juan Jose Yañez grebalarien bozeramaileak esan du "sentsazio gazi-gozoa" dutela; izan ere, horren esanetan, akordioa lortzeko, bi aldeek kontu garrantzitsuak baztertu behar izan dituzte. Hala ere, "une honetan egin beharrekoa egin dugu", erantsi du, hitzarmena adostu beharra baitzuten.

Ia bi orduko bilera egin dute gaur goizean Manuel Olmedo Justizia Zerbitzu Publikoaren Berrikuntzarako eta Kalitaterako idazkari nagusiarekin eta Lidia Sanchez Milan Funtzio Publikoko Estatu idazkariarekin, eta greba-batzordeak goitik behera berrikusi eta definitu du azken dokumentua.

Akordioaren xehetasunak

Akordioaren arabera, greba bertan behera utzi dute berehala, bai ala bai, eta letraduek greban eman dituzten bi hilabete luze hauetan aldarrikatu duten eskari nagusia, lotura klausula deritzona, alde batera utzi dute; beraz, letraduen soldata ez dute epaile eta fiskalen soldatarekin lotuko, eta, ondorioz, ez dute horien soldataren % 85 gutxienez kobratuko duten bermea izango.

Horren ordez, hilean 430-450 euro gordineko soldata-igoera egingo diete pixkanaka, bakoitzaren maila eta funtzioaren arabera. Igoera hori abokatuen ordainsariak arautzen dituzten bi errege-dekretuak aldatzen direnean sartuko da indarrean.

Era berean, testuak letraduen beste eskaeretako bat ere utzi du "zintzilik": biztanle-taldeak murriztea, udalerri txikietako funtzionarioek handienek baino gutxiago kobra ez dezaten.

Atzo Justizia Ministerioak proposatutako akordioa onartzea erabaki zuten abokatuen probintzia-batzarrek, botoen % 76 horren aldekoak zirela, baina greba-batzordeak adierazi du goizaldera arte aritu direla azken dokumentua lantzen, eta Justiziako iturriek aitortu dute sinadura azken unera arte arriskuan egon dela.

Bi hilabete baino gehiago iraun du grebak, eta 5.500 epaiketa baino gehiago geratu dira bertan behera Euskadin; 2.400 inguru Bizkaian, 1.800 baino gehiago Araban eta 1.300etik gora Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Espainiako Gobernua Espainia Epaiketak bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak