Ekonomia -

PENTSIOAK

Berriz batuko dira Frantziako Gobernua eta sindikatuak, pentsioen erreformaren aurkako protesten ondoren

Sindikatuek iragarri dute proposamenak eramango dituztela bilerara. Erreforma osoa edo, gutxienez, alderdi korapilatsuenak bertan behera uzteko eskatuko dute. Erretiroa hartzeko adina 2030erako 64 urtera igotzea da alderdi horietako bat.

Pentsioen erreformak sortutako mobilizazioetako irudia. Argazkia: EFE.
Pentsioen erreformak sortutako mobilizazioetako irudia. Argazkia: EFE.
Pentsioen erreformak sortutako mobilizazioetako irudia. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elisabeth Borne lehen ministroa buru izango duen Frantziako Gobernuko ordezkaritza bat sindikatu nagusiekin bilduko da gaur pentsioen erreformak sortu dituen protesten ondoren. Hitzordua Matignon herrian jarri dute, erreformaren aurka Frantzian deituta dagoen hamaikagarren protesta egunaren bezperan.

Frantziako Lehen Ministroaren bulegoak sindikatu nagusiei biltzeko deialdia igorri zien aurreko astean, jarrerak hurbiltzeko asmoarekin. Sindikatuek dagoeneko iragarri dute hainbat proposamen eramango dituztela bilkura horretara. Horietan nagusiena izango da erreforma osoa edo, gutxienez, haren alderdi korapilatsuenak bertan behera uzteko eskaria. Ez dute erretiroa hartzeko adina 2030erako 64 urtera igotzerik nahi.

Gaurko bileran aurrerapenik ikusten ez badute, bihar berriz ere kaleak hartuko dituztela jakinarazi dute.

CFDT sindikatuko idazkari nagusiak, Laurent Bergerrek, baieztatu du bi aldeen jarrerak oso urrun badaude ere, krisi honi "irtenbidea" bilatuko diotela.

Bere aldetik, Frantziako Gobernuak testua berregitea erabat baztertu du uneoro orain arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Pentsioak Frantziako Gobernua