Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Atzeraldiak okerrera egin du azken hiruhilekoan, De Guindosen arabera
Hala ere, Ekonomia ministroak iragarri duenez, ekonomiak "aurrerapauso garrantzitsu bat" emango du laster Europako Kontseiluan irekitako aukerak aprobetxatzen baldin baditu.
Erredakzioa
Lehen hiruhilekoaren alderatuta, Espainiako ekonomiak atzeraldi "apur bat handiagoa" izan du bigarren hiruhilekoan, Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak aurreratu duenez. Hala ere, hazkundearen murrizketa "ez da garrantzitsua".
Campus Faes 2012an parte hartu ostean, De Guindosek esan duenez, hainbat datu garrantzitsu batzuk ezagutzea falta zaio (langabeziarenak eta afiliazioarenak, besteak beste), baina Espainiako Bankuak dagoeneko iragarri zuenez, eta De Guindosek orain aitortu duenez, "hazkundea nabarmen murriztu da".
Hala ere, datozen hiruhilabeteetan atzeraldiak egonkortzera egingo duela azpimarratu du, hori nazioarteko egoeraren menpean badago ere.
"Aurrerapauso garrantzitsua"
Hitzaldian Jose Marian Aznar presidente ohiarekin izan da ministroa. Bertan iragarri duenez, Espainiako ekonomiak "aurrerapauso garrantzitsu bat" emango du datozen hilabeteetan Europako azken Kontseiluan adostutako akordioei esker irekitako aukerak aprobetxatzen baldin baditu.
BEZaren balizko igoera berri bati buruz galdetu diote, baina De Guindosek erantzuteari uko egin dio. "Espainiako Gobernuak konpromiso sendoa du aurrekontuetako egonkortasunarekin eta martxan jarritako erreforma ekonomikoekin", nabarmendu du, "eta prozesu honek aurrera jarraitu beharko du".