Ekonomia -
Kapital zabalkuntza
Emmi talde suitzarrak Kaikuren kontrola lortu du
Euskal enpresak 'akzioen berrantolakuntza prozesua' hasi du, kapital zabalkuntzaren bitartez hazkunde plana aurrera eramateko.
Erredakzioa
Kapitalaren % 66ª erosi ostean, Emmik, Suitzako lehen esneki taldeak, Kaiku elikagai korporazioaren kontrola lortu du bere akziodun nagusia bihurtu ostean.
Euskal enpresak “akzioen berrantolakuntza prozesua” hasi du, kapital zabalkuntzaren bitartez hazkunde plana aurrera eramateko. Helburu horrekin batera, nazioarteko hedakuntza eta eraberritze planak dira enpresak aurrera atera nahi dituen helburuak.
Suitza erdialdeko abeltzainek osatzen duten Emmiren ostean, Ekarpen elkarteak izango du partehartze gehien akzioei dagokienez. Euskal elkarte horrek enpresen promozioa bultzatzea du helburu, eta Kutxabank, Eusko Jaurlaritza eta hiru foru aldundien babesa du. Behin kapital zabalkuntza gauzatu ostean, Ekarpen-ek akzioen % 15etako partehartzea izango du.
320 milioi euro
Kaiku abeltzainen kooperatibak akzioen % 10a izaten jarraituko du, eta Ipar Kutxak % 8 izatera helduko da, Caja Cantabriari bere partea erosi ostean, azaldu dute enpresaren iturriek.
Nahiz eta egoitza nagusia Euskadin eduki, Frantzian, Txilen, Tunisian, Argentinan eta Espainian sakabanatutako instalazioak ditu bere kargura. 990 langile ditu eta kurtso honetan 320 milioi fakturatzea aurreikusten du, horietatik % 51 nazioarteko merkatutik.