Krisi Ekonomikoa -
Adierazpenak Alemaniatik
'Aurrekontu murrizketa oso gogorrak egongo dira datozen egunetan'
Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Arazoetarako ministroak Berlinen iragarri duenez, ''aurrekontu murrizketa sorta oso gogorra'' aurkeztuko du Rajoyren Gobernuak ''datozen egunetan''.
Erredakzioa
Mariano Rajoyren Gobernuak ''aurrekontu murrizketa sorta oso gogorra'' aurkeztuko du ''datozen egunetan'', Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Arazoetarako ministroak Alemanian iragarri duenez.
Zorroztasun neurrietan Gobernuak ahaleginak abiatu dituela eta ahaleginak egiten jarraituko duela esan du Margallok Berlinen. Hala ere, argi utzi du zorroztasunak, berak bakarrik, ez duela krisia konponduko.
De Guindosek murrizketak iragarri ditu administrazio publikoan
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak iragarri du "esfortzu gehigarriak" egingo dituztela "administrazioan", eta "datozen asteetan" horren berri emango dutela. Espainiako Gobernuak defizit publikoa murrizteko hartu zuen konpromisoaren baitan kokatu du ministroak erabakia.
De Guindosek Mariano Rajoy presidenteak astelehenean aurreratutakoa baieztatu du, eta Espainiako ekonomiak "hazkundea lortzeko oztopo batzuk" dituela azpimarratu.