Ekonomia -

Hitzarmena

Satlantis euskal enpresak SuperSharp britainiarraren % 51 bereganatu du, aliantza historikoa osatuz

Satlantiseko ordezkariek berak azpimarratu dutenez, hitzarmen honen eraginez enpresa "munduko liderra izango da satelite txikientzako bereizmen handiko karga elektroptiko erabilgarrietan".

Satlantisek hitzarmen historikoa lortu du SuperSharp britainiarrarekin. Argazkia: @satlantis_.
Satlantisek hitzarmen historikoa lortu du SuperSharp britainiarrarekin. Argazkia: @satlantis_.
Satlantisek hitzarmen historikoa lortu du SuperSharp britainiarrarekin. Argazkia: @satlantis_.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Satlantis konpainiak SuperSharp enpresa britainiarraren % 51 bereganatu du. Enpresa horrek teleskopio espazial zabalgarriak garatzen ditu lurraren irudi infragorri termikoak hartzeko. "Akordio historikoa da, eta munduko liderra izango da satelite txikientzako bereizmen handiko karga elektroptiko erabilgarrietan", adierazi du kamera digitaletan espezializatutako euskal enpresak.

Jabekuntza hori SuperSharp Space Systems Ltd-ekin aliantza estrategikoa osatzeko burutua da. Izan ere, akordioak aurreikusten du, halaber, Teknologia Optiko Espazialen bikaintasun-zentro bat sortzea Erresuma Batuan, egungo eta etorkizuneko bezeroei arreta emateko.

Juan Tomas Hernani Satlantisen kontseilari delegatuak azpimarratu duenez, "Erresuma Batuak eta nazioarteko beste merkatu batzuek onura aterako diete gaitasun bakar horiei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak